ZEGATIK EGIN LANBIDE HEZIKETA?
- Lan egiteko prestatzen zaituelako.
- 100 titulazioren baino gehiagoren artean aukeratzeko bidea ematen dizulako.
- Europan enpresa-praktikak egiteko aukera ematen dizulako, diru-laguntzarekin.
- Zure enpresa sortzeko behar duzun babesa ematen dizulako.
- Laneratzeko, mugigarritasuna izateko eta komunikatzeko aukera gehiago izaten laguntzen dizulako.
- Aldi berean lan egiteko eta ikasteko aukera ematen dizulako.
- Zure bizitzan zehar etengabe ikasteko erraztasunak ematen dizkizulako.
- Zure garapen pertsonalean laguntzen dizulako.
NOLA HAS NAITEKE LANBIDE HEZIKETA IKASTEN?
Oso erraza. Erabil ezazu Lanbide Heziketaren Gida gehien interesatzen zaizun ikasketa bilatzeko eta hurbilen duzun ikastetxea zein den jakiteko. Horretarako, hiru aukera dituzu: etxetik hurbilen duzun Lanbide Heziketako ikastetxera joatea, 901 44 00 22 telefono-zenbakira deitzea edo dagokizun Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzara joatea.