Behera-kargatzeak

BURU HARRAPARIAK JOKOA

Zu zeu edo zure lagun bat burukarratu bihurtu nahi zenuke?

Behera kargatu Buru Harrapariak jokoa zure sakelakoan eta sortutako irudia nahi duzunari igorri.

Zure sakelako honako modelo hauetako batekoa da?

BEGIRATU ORAIN!

BURU HARRAPARIAK JOKOA BEHERA KARGATZEKO ETA INSTALATZEKO JARRAIBIDEAK

  • Zure sakelakoaren modeloa aukeratu eta, ondoren, “Aceptar” botoia sakatu aplikazioaren fitxategia zure ordenagailura behera kargatzeko.
  • Orain, instala ezazu aplikazioa zure sakelakoan, fitxategia telefonoaren datu-kablearen edo Bluetooth bidez igorriz.
  • Bluetooth aukera erabiltzen baduzu, aplikazioa mezu berri gisa iritsiko zaizu mezuen sarrerako ontzira (“mensaje Bluetooth” ikusiko duzu).
  • Mezua zabaldu, instalazioa onartu eta aplikazioa non gorde aukeratu: telefonoaren memorian ala memoria-txartelean. Aplikazioa instalatuta dagoenean, "Aplicaciones" edo "Mis cosas" karpetan agertuko da.
  • Datu-kablea erabiltzen baduzu, kontsulta ezazu zure sakelakoaren erabilera-eskuliburuan.
  • Ireki ezazu programa eta, sakelakoa datu-kablearen bidez zure ordenagailura konektatuta duzula, “Instalar aplicaciones” azpimenua ireki. Zure ordenagailuan aplikazioaren fitxategia aukeratu, eta, sakelakoan, aplikazioaren jomuga, hau da, barne-memorian ala memoria-txartelean. Amai ezazu instalazioa sakelakoaren pantailan.
  • Sakelako batzuek besteen aplikazioen instalazioa onartzeko eskatzen dute. Aplikazioa instalatzean sinatu gabeko aplikazioak ezin direla instalatu dioen mezua jasotzen baduzu, jo ezazu hona: Menú > Herramientas > Gestor de aplicaciones > Opciones > Ajustes > Instalación de software (“Todo” aukeratuta eta “Verificación de certificados en línea” desaktibatuta eduki behar dituzu).

BURU HARRAPARIAK JOKOA ERABILTZEKO JARRAIBIDEAK

  • Jo ezazu sakelakoko “Mis cosas” edo “Aplicaciones” karpetara.
  • Aukera ezazu “Opciones”, eta, ondoren, “Abrir”.
  • Objektiboa fokatu kameraren bisoretik Buru Karratu bat ikusi arte.
  • Orain, “Opciones” eremuan “Capturar” aukeratu edo egin ezazu argazkia sakelakoaren teklatuko erdiko botoia sakatuz.


Oharra: Zure sakelakoa tapaduna bada, litekeena da argazkia egiteko tapa altxatzen duzunean Buru Harrapariak aplikazioa estaltzea. Hori gertatzen bada, irten zaitez argazki-kamerako menutik (Salir edo Opciones > Salir), betiere tapa altxatuta utzita Buru Harrapariak erabili ahal izateko.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren logotipoa. Eusko Jaurlaritzaren Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetza2008 Euskadi, berrikuntza-urtea