Behera-kargatzeak

AURPEGIERAK BEHERA KARGATZEKO ETA INSTALATZEKO JARRAIBIDEAK

  • Aukera ezazu behera kargatu nahi duzun irudiaren “Behera kargatu aurpegiera” lotura.
  • Irudi hori automatikoki irekiko zaizu nabigatzailean.
  • Aukera ezazu irudia saguaren eskuineko botoiarekin eta “Gorde irudia honela” aukeratu, edo tresna-barran “Fitxategia” aukera egin, eta, ondoren, “Gorde orria honela”.
  • Aukera ezazu irudia gordetzeko leku bat, mahaigaina adibidez, eta “Gorde” aukeratu.
  • Irudia gorde ondoren, has ezazu Messengerreko saioa.
  • Hasi elkarrizketa lagun batekin.
  • Aukera ezazu “Seleccionar un icono gestual” ikonoa.
  • Orain aukeratu “Mostrar todos” botoia.
  • Eta, ondoren, “Crear” botoia.
  • Bila ezazu irudia “Buscar imagen…” botoiarekin.
  • Lehen mahaigainean behera kargatu duzun irudia aukeratu eta “Abrir” botoia aukeratu.
  • Idatz ezazu zure aurpegiera-ikonoarentzako teklatuko lasterbidea; nahi baduzu, izena ere eman diezaiokezu.
  • Ondoren, "Aceptar” aukeratu.
  • Dagoeneko zure aurpegiera gordeta dago. Orain, aurpegiera elkarrizketan txertatu besterik ez duzu egin behar; horretarako, “Seleccionar un icono gestual” ikonoa aukeratu behar duzu; bestela, aukeratu duzun teklatuko lasterbidea erabil dezakezu.

AVATARRAK BEHERA KARGATZEKO ETA INSTALATZEKO JARRAIBIDEAK

  • Aukera ezazu behera kargatu nahi duzun irudiaren “Behera kargatu avatarra” lotura.
  • Irudi hori automatikoki irekiko zaizu nabigatzailean.
  • Saguaren eskuineko botoiarekin irudiaren gainean klik egin eta “Gorde irudia honela” aukeratu.
  • Aukera ezazu irudia gordetzeko leku bat, mahaigaina adibidez, eta “Gorde” aukeratu.
  • Irudia gorde ondoren, has ezazu Messengerreko saioa.
  • Kontaktuaren irudi pertsonala aukeratu; leihoaren goiko aldean dago.
  • Automatikoki beste leiho bat irekiko zaizu; bertan, “Cambiar tu imagen para mostrar” aukeratu beharko duzu.
  • "Examinar” aukeratu eta lehen gorde duzun avatarraren irudia bilatu.
  • Orain, “Aceptar” aukeratu.
  • Dagoneko, avatarra zure kontaktu-fitxan dago.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren logotipoa. Eusko Jaurlaritzaren Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetza